Skip to main content

Gure osagarria aurkitu dugu; uneren filosofiak eta pentsamoldeak beste bidelagun bat atxikitzera eraman gaitu: Mobalco etxea.

Uneak sortzeko guneak sortzen ditugu, bizitzeko, gozatzeko espazioak… eta orain, gainera, urrutiago iristea ahalbidetuko digun beste elementu bat daukagu: Mobalcon sukalde holistikoak, bizitzeko sukaldeak diseinatzen dituzte, bizimodua mundua hobetzen ematen duten pertsonekin bat. Sukaldean hainbat eta hainbat une sortzen ditugu; bertan elikatzen gara, barrutik eta kanpotik, gorputz eta arima, eta orain, askoz ere hobeto sentitzea lor dezakegula uste dugu.

Mobalco etxearentzat natura espiritua eta inspirazioa da. Eta unen bat egiten dugu haien gauzak egiteko moduarekin, zergatik eta nola egiten duten egiten dutena: baliabide naturalak tratatzeko moduarekin, materialen esentziaren, xehetasunen xerka, “gauza txikiak ederrak dira”, ekonomia zirkularra… Eta horregatik erabaki dugu, hein batean edo bestean, horren guztiaren parte izatea. Filosofia hori eta egiteko modu hori hurbildu nahi dizkizuegu, haren partaide bihurtu, eta zuen uneak hobeto gozatzeko aukera eskaini nahi dizuegu.

Mobalcon dena dago naturari lotuta; materialak naturatik datoz, eta naturara itzultzen dira birziklatzeko edo berrerabiltzeko fasean. Erabiltzen duten energia eguzki-panelen bidez sortzen dute, enpresa jasangarria da, nonahitik begiratuta; material guztiak ahalik eta lekurik hurbilenetik ekartzen dituzte, ingurumenari ahalik eta kalterik txikiena eragiteko moduan egiten dute lan, eta horren erakusgarri dira lortuak dituzten ziurtapen guztiak: bikaintasuna, karbono-arrastoa, zero emisio, etab.

Mobalcon osagarri esklusiboak dituzte, jakiak prestatzeko eta goxatzeko. Hala kontatzen dute haiek. Elikagaiak prestatzen ditugun lekua mimoz zaintzen dute, zeregin hori erraz betetzerik izan dezagun, eta elikatu ez ezik, prestaketa prozesuaz benetan goza dezagun.

Hori dena zuk zeuk ikustea nahi dugu unen, hori dena sentitzea; beraz, gure lokalean erakusketa bat prestatuko dugu eta laster emango dizuegu horren berri.

Bitartean, Mobalcok eskaintzen dizkigun sentsazioez goza dezakezue: www.mobalco.com