MAULE GUNEA

Hondamendia. Horrelakoa zen Maule etxea eraiki aurreko orubea.

Azalera: 180 m2

Familia gogaitua zegoen ondoko orubetik zetorkion hezetasunarekin. Orube hori erosi eta bere alabarentzako etxe berria eraikitzeari ekin zioten.

Erronka ez zen txikia: alde zaharrean kokaturiko etxe bati ahalik eta argitasun gehien ematea. Horretarako bi fatxadak batu, argiari oztopoak kendu eta kolore argiko paleta erabili genuen. Testura eta material naturalekin jokatu genuen, haritzondoak duen goxotasuna sartuz, eta toke beltz txiki batzuek emango ziguten bilatzen ari ginen armonia.

Argiteria ere funtsezkoa izan zen: erosotasun luminikoa lortzeko argi puntualeko fokuak eta zeharkako LED argiztapena baliatu genituen.

Mailarterik gabeko eskailerak eta baranda metalikoak hiru pisuko etxe honetan argiari bide ematea ahalbidetu zuten.

Talde lana Berriz Arkitektoak-ekin.

Argazkiak: Biderbost Photo

Jarri gurekin harremanetan zure proiektua azter dezagun