Kontaktua
Espazioa baino harago
Espazio batean ikusten dena ikusten ez dena bezain garrantzitsua da. Etxebizitzan, saltegian, bulegoan, jatetxean… benetako balioa espazioa da. Nortasuna, erosotasuna eta erabilgarritasuna emateko gaude. Espazioak prest uzten ditugu bezeroak “bere” egin ditzan.
Proiektu jasangarriak egiteko, modu integralean diseinatzen dugu, xehetasun guztiak eta altzarien kalitatea kontuan hartuta.
Zertan lagun diezazukegu?
Proiektuaren ardura hartuko dugu hasieratik: arazoei irtenbidea emango diegu, epeak eta adostutako aurrekontua beteko ditugu. Bezeroaren eta gremioen arteko lotura gara.
Zein da
prozesua?
1. Lehenengo unea
Hitzordua adostuko dugu, elkar ezagutzeko eta espazioa ikusteko.
2. Ideien unea
Esateko duzuna entzungo dugu. Zure beharren arabera marraztu egingo dugu, eta hainbat banaketa-proposamen aurkeztuko dizkizugu.
3. Proiektuaren unea
Erlaxa zaitez, eta gozatu. Orain gure unea da! Hautatutako proposamenetik proiektu xehatua egingo dugu, eta zehatz mehatz azaltzeko, 3D erabiliko dugu eta materialen lagin fisikoak erakutsiko dizkizugu.
4. Lizentziaren unea
Obrari ekiteko behar diren lizentziak izapidetuko ditugu.
5. Lanari ekiteko unea!
Gremio guztien zuzendaritza lana egingo dugu errealitatea proiektuari doitzeko, eta obrak iraun bitartean sor litezkeen gorabeherak ebatziko ditugu.